Gizartea -

Urriaren 15ean zabalduko dute

Urrituek kudeatuko duten lehen supermerkatua Azpeitian irekiko dute

Supermerkatu berria urritasunen bat duten hamar pertsonako talde batek kudeatuko du. Egun prestakuntza zehatza jasotzen ari dira Eroskiren beste supermerkatu batzuetan.

Eroskiko supermerkatu bat. Artxiboko irudia: commons.wikimedia.org
Eroskiko supermerkatu bat. Artxiboko irudia: commons.wikimedia.org
Eroskiko supermerkatu bat. Artxiboko irudia: commons.wikimedia.org

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urritasunen bat duten pertsonak erabat kudeatuko duten Espainiako aurreneko supermerkatua zabalduko dute Eroskik eta Gureak elkarteak urriaren 15ean, Azpeitian (Gipuzkoa).

Supermerkatu berria urritasunen bat duten hamar pertsonako talde batek kudeatuko du. Egun prestakuntza zehatza jasotzen ari dira Eroskiren beste supermerkatu batzuetan.

“Berrikuntza sozialaren proiektua den heinean, ekimenaren helburuak dira urritasunen bat duten pertsonei aukera berriak ematea lan-munduan sar daitezen, eta gizartean dauden askotariko gaitasunak eta trebetasunak ikusaraztea, publikoarekin harreman zuzena izanez”, azaldu du Eroskik agiri batean.

“Proiektu honek beste aurrerapauso bat dakar enplegu sozialaren lan dibertsifikazioan. Gainera, aukera berriak sustatzen ditu urritasunen bat duten pertsonen garapen pertsonal eta profesionalerako”, erantsi du Eroskik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Azpeitia albisteak Dibertsitate funtzionala Supermerkatuak gaur