Gizartea -

Gipuzkoako ikastolak

Milaka pertsona Kilometroak jaian, nahiz eta euriak mehatxu egin

Udarregi Ikastolak bost kilometroko ibilbidea atondu du. Hamaika ekitaldi izango dira eta Lain, Hesian, Skakeitan eta Betagarri taldeen doinuak entzun ahal izango dira, besteak beste.

Donostiatik Usurbileraino, bizikletaz

1:27

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona hurbildu dira egunean zehar Usurbilera Kilometroak 2015 jaian (Gipuzkoako ikastolen aldeko festa) parte hartzera, euri-arriskua zegoela zioen meteorologia pronostikoari aurre eginez. Azkenean, une jakin batzuetan besterik ez du egin euria.

Joan zen urtean kostaldean, Orion, egin ostean (bertako Herri Ikastolaren alde), gattunk leloa duen aurtengo Kilometroak jaia Usurbilgo Udarregi Ikastolari laguntza emateko izan da.

Gauzak horrela, pertsona ugari bertaratu dira ikastolatik gertu antolatuta egon den zirkuitura, bost kilometroko ibilbidea egiteko.

Publiko arruntaz gain, erakundeetako eta politika munduko pertsona ezagunak ere izan dira Usurbilen, euren presentziarekin euskarari eta aipatutako ikastetxeari bultzada emateko. Egunean zehar bildutako dirua eraikin berri bat eraikitzeko eskatu duen mailegu bat ordaintzeko erabiliko du Udarregi ikastolak.

Usurbilera bertaratu nahi izan dutenek autoz, trenez, autobusez eta bizikletaz egin ahal izan dute. Azken aukera hori azpimarratu dute antolatzaileek aurreko egunetan, gaurko egunerako bizikleta-martxa bat prestatu baitute asmo horrekin.

Gauzak horrela, antolatzaileek egitarau osatua prestatu dute; tartean, bost gunetan banatuta egongo den zirkuituan entzungai egon diren kontzertuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kilometroak albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa