Gizartea -

Frantzia - Erresuma Batua

Eurotuneleko zerbitzua berrezarrita, hainbat orduz etenda egon ostean

Hala ere, atzerapenak izaten ari dira trafikoan. Bidaiarien eta merkantzien garraioa etenda egongo da goizaldean ehunka etorkinek Frantziako geltokiko hesia gainditu eta trenbidera jauzi egin ostean.

Eurotunela. Artxiboko irudia: EFE
Eurotunela. Artxiboko irudia: EFE
Eurotunela. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiarien eta merkantzien garraioa berrezarri dute larunbat goizean Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen Eurotunelean, goizaldean ehunka etorkinek Frantziako geltokiko hesia gainditu, trenbidera jauzi egin eta hainbat orduz trafikoa etenda egon ostean.

"Hala ere, goiz osoan zehar atzerapenak eta arazoak izango dira", adierazi du Eurotuneleko zerbitzua kudeatzen duen enpresako bozeramaileak.

Antza denez, etorkin multzo batek Calais (Frantzia) geltokiko hesiak eta segurtasun pribatuko agenteen oposizioa gainditu dituzte larunbat goizaldean.

"Segurtasun baldintzak ezinhobeak zirela bermatu arte ez da zerbitzua berrezarri", adierazi du bozeramaileak.

Konpainiako bozeramaile baten esanetan, "inbasio masiboa izan da eta etorkin talde handi eta koordinatua modu bidegabean sartu da".

Etorkinen sarrerak ondorioak izan ditu Folkestone (Erresuma Batua) eta Calais (Frantzia) arteko garraioan.

Prefeturako iturriek adierazi dutenez, hainbat etorkizun zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Erresuma Batua albisteak Frantzia