Gizartea -
Azaroak 1
Basque Country kamisetak bere tokia izango du New Yorkeko maratoian
Interesatuek maratoian korrika egiteko izena eman behar dute eta euren datuak bidali Euskadiko Atletismo Federazioaren posta elektronikora. Epea urriaren 20ra arte izango da zabalik.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako eta Euskadiko Atletismo Federazioaren arteko ekimen bati esker New Yorkeko maratoian parte hartuko duten kirolariei aukera emango diete Basque Country kamiseta jantzita eramateko, datorren azaroaren 1ean.
Era berean, korrikalariek urriaren 31an izango den harrera ekitaldian jasoko dute Euskal Federazioak espresuki diseinatu duen kamiseta.
Harrera ekitaldian, Euskadin edo munduko beste edozein tokitan bizi diren euskal kirolariek parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, ezinbestekoa da maratoian korrika egiteko izena ematea eta euren datuak Euskadiko Atletismo Federazioaren posta elektronikora bidaltzea. Epea urriaren 20ra arte izango da zabalik.