Gizartea -

Ziklistak

Hiriko MTBen nazioarteko txapelketa, Bilbon

Datorren urriaren 10ean, ‘City Downhill World Tour’ ekitaldia ospatuko da lehen aldiz Bizkaiko hiriburuan. Bertan, 80 ziklistek hartuko dute parte eta irabazleak 5.000 euro irabaziko ditu.

Parte hartzaile batek salto bat egiten duen unea. Argazkia: www.bilbaocitydownhill.com
Parte hartzaile batek salto bat egiten duen unea. Argazkia: www.bilbaocitydownhill.com
Parte hartzaile batek salto bat egiten duen unea. Argazkia: www.bilbaocitydownhill.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok lehenbiziko aldiz jasoko du ‘City Downhill World Tour’ ekitaldia. Txirrinduarekin hiriburuko kaleak abiadura osoan zeharkatzean datza proba hau, eta parte hartzaileek zirkuituan zehar dauden oztopoak saihestu behar dituzte, euren trebetasuna erakutsiz.

Etxebarria parketik abiatuko da zirkuitua eta Gas plazan izango du bukaera. Argazkia:www.bilbaocitydownhill.com

Etxebarria parketik abiatuko da zirkuitua eta Gas plazan izango du bukaera. Argazkia:www.bilbaocitydownhill.com

Etxebarria parketik abiatuko da zirkuitua eta Gas plazan izango du bukaera. Irabazleak, ‘txapela’ lortzeaz gain, 5.000 euro eskuratuko ditu. Halaber, lehenengo bost postuetan bukatzen dutenek ere sariak jasoko dituzte.

Bilbokoa sailkapen-txanda izango da eta txapelketa 14:30ean hasiko da. Horrela gauzak, parte hartzaileak final nagusira begira puntu gehien lortzen saiatuko dira. Finala, hilaren 24an ospatuko da Mexikon.

Bermeok Basque Country City Downhilll Open txapelketa jasoko du urriaren 12an. Bertan, munduko profesional onenek emanaldia eskainiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bermeo Kirolak Txirrindularitza Bilboko azken albisteak Turismoa Euskadi berriak Albisteak Gaur Albisteak