Itxi

2015/10/07

00:10

Gizartea

Atxiloketa

Poliziak Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra atxilotu du Burgosen

eitb.eus

Espainian modu ilegalean egotea leporatuta, 48 orduan alde egiteko agindua eman diote.

  • Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra. Argazkia: EFE

    Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Poliziak Hassanna Aalia ekintzaile sahararra atxilotu du Burgosen, tren batean zihoala, "Espainian modu ilegalean egotea" leporatuta.

ABC egunkariak zabaldu duenez, polizia-etxe batera eraman dute, eta 48 orduan gauzatu beharreko kanporatze-agindua eman diote. Ondoren, aske utzi dute. Ostegunera arteko epea du Espainia uzteko.

Marokoko auzitegi militar batek biziarteko zigorra jarri zion, 2010ean Gdeim Izikeko kanpalekuan, Aaiundik 12 kilometrora, egindako protesta baketsuan parte hartzeagatik.

Aalia Bilbon zegoen, giza eskubideen aldeko ekitaldi batean parte hartzen, Marokok bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuela jakin zuenean. Horren berri jasotakoan, babes eskaera egin zuen.

Barne Ministerioak ukatu egin zion babesa, sahararra Marokon epaitu behar dutela argudiatuta, eta Aaliak helegitea aurkeztu zuen orduan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;