Gizartea -

Kalterik ez

Hainbat lurrikara izan dira bart Iruñerrian

Gogorrenak hiru gradu harrapatu ditu Richter eskalan, eta Biurrunen izan du erdigunea.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan, hiru lurrikara izan dira Nafarroan, eta alarma piztu da herritarren artean, Iruñean bereziki.

Lehenengoa, gogorrena, 01:45ean izan da, Richter eskalan 3 graduko indarra harrapatu du, eta Biurrunen izan du erdigunea, baina Iruñerri ia osoan nabaritu dute.

Bigarrena, ordu laurden geroago, 1,7 gradukoa izan da, eta Getzen gertatu da.

Azkena, berriz, 08:40 aldera nabaritu dute, Adiosen.

Dirudienez, ez dute kalterik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Nafarroa gaur Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lurrikarak munduan