Gizartea -
Santiago
Epaimahaiak errudun jo ditu Asuntaren gurasoak, alaba hiltzegatik
Erabakia aho batez hartu dute, eta baztertu egin dituzte indultuaren edota kartzela-zigorra murriztearen aukerak. Portoren abokatuak epaiari helegitea jarriko diotela adierazi du.
agentziak | erredakzioa
Herri epaimahaiak errudun jo ditu aho batez Asuntaren gurasoak, Rosario Porto abokatua eta eta Alfonso Basterra kazetaria, bere alaba hiltzeagatik. Hura haurtxo bat zela adoptatu zuten.
Horixe izan da 12 urte baino ez zituen haurraren heriotzaren gainean hartutako epaia. Haren hilotza 2013ko irailaren 22an aurkitu zuten Teoko (Coruña) baso-bide batean.
Epaimahaia osatzen duten bost gizonek eta emakumeek gaur eguerdian eman dute erabakiaren berri, astelehenean eztabaidatzen hasi eta 21 galdera erantzun ostean. haien ustez,biktimak ez zuen izan bere burua defendatzeko inongo aukerarik, eta hala adierazi dute Santiagoko epaitegietan irakurritako ebazpenean.
Horrez gain, ados azaldu dira frogatu gabeko egintzarik ez dela aurkitu esatean; halaber, indultuaren edota kartzela-zigorra murriztearen aurka daudela adierazi dute.
Defentsaren arduradunek, Jose Luis Gutierrez Aranguren eta Belen Hospido abokatuek, bere bezeroak absolbitzea eskatu zuten, uste baitzuten ez zegoela kargu-frogarik, eta egindako izapidetzek hasiera batetik bilatu zutela errudun gisa ager zitezela.
Portoren abokatuaren helegitea
Rosario Portoren abokatu Jose Luis Gutierrez Arangurenek jakitera eman duenez, azken instantziara arte errekurrituko dute, Portok "gogor jarraitzen baitu esaten errugabea dela".
Arangurenek aitortu du Porto "shock egoeran" dagoela, eta biak "harrituta" daudela, horren aurkako "frogarik ez zegoelako".
Halaber, "porrot" horren erantzulea bera dela onartu du.
Bere aldetik, Belen Hospido Alfonso Basterraren abokatuak azpikeriaren inguruabar astungarria baztertu du. Bere aburuz, ezin daiteke erailketaz hitz egin, asko jota homizidio bat geratzen da argitzeke, eta horren zigorra hamabi urte eta hamabi urte eta erdi bitartekoa litzateke.
Herri akusazioa egikaritu duen Clara Campoamor erakundeak 20 urteko kartzela-zigorra eskatu du; aldiz, Fiskaltzak 18 urtekoa. Fiskaltzak, gainera, Alfonso Basterra eta Rosario Porto Teixeiroko espetxean preso jarrai dezatela eskatu du, "ihes egiteko arrisku gehiago dagoelako".