Gizartea -

Gertaera

Hilotz bat aurkitu dute Bermeoko kostaldetik ordubetera

Atseden-ontzi baten zihoazen partikular batzuek pertsona baten hilotza aurkitu dute gaur eguerdian itsas zabalean, Bermeoko kostaldetik ordubetera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atseden-ontzi baten zihoazen partikular batzuek pertsona baten hilotza aurkitu dute gaur eguerdian itsas zabalean, Bermeoko kostaldetik ordubetera. Hala eman du jakitera Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak.

Larrialdi-zerbitzuek eguerdiko hamabiak aldera jaso dute hilotz bat aurkitu dutela zioen abisua. Hura erreskatatzera Itsasoko Laguntzako itsasontzi bat bertaratu da.

Itsasontziak hilotza Bermeoko porturaino eraman du, iturri beren arabera. Gerora, arratsaldeko lehen orduetan, gorpuzkia Bilboko auzitegiko patologiako zerbitzura eraman dut, dagokion autopsia egin diezaioten.

Kasua Guardia Zibilaren eskuetan geratu da, polizia judizial gisa. hala eman du jakitera Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak.

35 urteko arrantzale baten bila dabiltza joan den urriaren 30etik, Kantabriako Miengo herrian itsasora erori baitzen, baina galde egindako iturrietako inork ez du baieztatu aurkitutako pertsonaren nortasuna zein izan daitekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak Eguneko albisteak