Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Vigon, ama hiltzeagatik
Hildakoak urruntze agindua zuen eskatuta beste semeetako baten kontra.
agentziak | erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu dute Vigon, arma zuri batez ama hiltzea leporatuta; izan ere, krimena egin izana aitortu dio bizilagun bati.
Polizia-iturriek jakitera eman dutenez, 23:10 aldera herritar batek Udaltzaingoari deitu zion, gazte bat bere etxera jaitsi eta ama hil zuela aitortu ziola ohartarazteko.
Udaltzaingoa bertaratuta, emakume batek arma zuriz eginiko zauriak zituela ikusi zuen. Larrialdi zerbitzuetako langileak 56 urteko biktima suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta bertan hil zen.
27 urteko atxilotua Vigoko Psikiatria Unitatean dago, Poliziaren zaintzapean.
Hildako emakumeak urruntzeko agindua eskatu zuen beste semeetako baten kontra.