Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Donostian, bikotekideari eraso egitea egotzita
Biktimak Ertzaintzari deitu zion, eta agenteek Altza auzoko etxebizitzara heldutakoan, biktimak lepoa gorrituta eta besoetan ubeldurak eta atzaparkada sakonak zituela ikusi zuten.
E. Lotina | eitb.eus
34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean Ertzaintzak Donostian, bikotekideari eraso egitea egotzita, Segurtasun Sailak agiri batean zabaldu duenez.
12:00ak aldera, emakumeak Ertzaintzari deitu zion, eztabaida baten erdian senarrak jo eta mehatxu egin ziola jakinarazteko.
Patruila bat Altza auzora joan zen, eta ustezko erasoaren biktima aurkitu zuen bertan. Lepoa gorrituta eta besoetan ubeldurak eta atzaparkada sakonak zituen.
Salatzaileak agenteei esandakoaren arabera, ez zen lehenengo aldia, gizonak aurretik gehiagotan eraso baitio.
Horren aurrean, ertzainek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, genero indarkeriaren delitu bat leporatuta.
Ondoren, polizia-etxera eraman zuten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak egiteko.