Gizartea -

Eustat

EAEko biztanleriak gora egin du, bi urtez behera egin ostean

2014an baino 333 biztanle gehiago daude, eta guztira 2.173.210 dira. Hamar urtean, bikoiztu egin da 100 urtetik gorakoen kopurua.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak gora egin du 2015ean, iaz baino 333 herritar gehiago baitaude, bi urtez kopuruak behera egin ostean. Guztira, 2.173.210 dira biztanleak, 2012an baino 8.380 gutxiago (biztanleriak goia jo zuen orduan), Eustatek jakitera eman duenez.

Bizkaia izan da biztanleak galdu dituen lurralde bakarra 2015ean, 2.772 galdu baititu, eta 2012ko kopuruen parean geratu da. Gipuzkoak 2012an hasitako gorakadari eutsi dio, 4.397 biztanle gehiago baititu orain, azken urtean 1.360 pertsona gehiago zenbatuta.

Euskal hiriburuen artean, Gasteiz izan da iazko aldean biztanle igoera izan duen bakarra (1.837 gehiago, hain zuzen), Bilbok eta Donostiak galdutakoak baino gehiago irabazi baititu (1.209 eta 106, hurrenez hurren).

2015ean biztanle gehien galdu dituzten herrien artean, Getxo, Santurtzi, Basauri, Portugalete eta Sestao daude, 1.842 biztanle gutxiago baitaude bertan. Gainera, 2012tik 2015era 5.359 biztanle galdu dituzte.

65 urtetik gorakoak

EAEko herritarren % 21,1ek 65 urte edo gehiago dituzte. Europa osoko datuak hartuta, Italiak bakarrik du datu handiagoa. Duela hamar urte, % 3 txikiagoa zen kopuru hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Basauriko bideoak Getxo albisteak Portugalete berriak Santurtzi Sestao argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gasteiz Eguneko albisteak Eustat gaur