Gizartea -

Faduran kamerak topatu ostean

Bilbok eta Barakaldok ere kiroldegietako aldagelak miatu dituzte

Fadurako nesken aldagelan legez kanpoko kamerak topatu izanak sortu duen alarma dela eta, udal azpiegituren erabiltzaileak "lasaitu" nahi dituzte bi udalok.

Fadurako kiroldegia
Fadurako kiroldegia
Prebentziozko ikuskapenak Bilbo, Barakaldo, Galdakao eta Zornotzan

1:12

E.GARAIKOETXEA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko eta Barakaldoko udalek ere euren kiroldegiak miatu dituzte, Fadurako (Getxo) kiroldegiko nesken aldageletan legez kanpoko kamerak topatu izanak piztutako alarma apaltzeko asmoz.

"Badaezpadako" ikuskaritza hauek udaletako kirol azpiegituren erabiltzaileak "lasaitzeko" asmoz egin dituzte.

Bilbao Kirolak Gazteria eta Kirol Saileko zerbitzuak eitb.eus-i jakinarazi dionez, atzo arratsaldean ekin zieten ikuskapenak egiteari, eta gaur bertan amaituko dituzte: "Bi egunotan, kiroldegi guztiak arakatuko dituzte".

Hiribilduan, 10 kiroldegi daude: Artxanda, Atxuri, Deustu, Miribilla, Casilla, Abusu, San Inazio, Txurdinaga eta Zorrotza.

Barakaldoko Udalak ere "badaezpadako ikuskaritza" egiteko agindu du. Udaleko iturriek azaldu dutenez, atzo arratsaldean hartu zen erabakia. Asmoa  "udaleko kirol azpiegitura guztiak" miatzea da, pertsonen pribatutasunaren kontrako kamera edo gailurik ote dagoen ikusteko. "Erabiltzaileak lasaitu nahi ditugu", argitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Getxo berriak Barakaldo Kiroldegiak azken ordukoa