Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru emakume hil dituzte bikotekideek asteburuan Espainiako Estatuan
Madrilen, Sevillan eta Tarragonan izan dira hilketak. Hala, 48 dira aurten Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emakumeak.
agentziak | erredakzioa
Hiru gizonezkok hiru emazte edo emazte ohi hil dituzte asteburuan Madrilen, Sevillan eta Tarragonan. Hala, 48 dira aurten Espainiako Estatuan gizonek hil dituzten emakumeak.
Azken kasua atzo izan zen, Vendrellen (Tarragona). 61 urteko emakume bat leihotik behera erorita hil zen, eta Esquadra Mossoek uste dute indarkeria matxista kasua izan zela. Horregatik, 62 urteko gizona atxilotu egin zuten.
Atzo bertan, gizon batek 42 urteko emakume bat hil zuen labankadaz Marchenan (Sevilla), euren etxebizitzan.
Bi krimen horiez gain, larunbatean, Madrilen, Carabanchel auzoan, emakume bat labankadaka hil zuen ustez bere bikotekide ohiak.
Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoa: 016.