Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Prostituitzera behartutako 3 emakume askatu dituzte, bat Gasteizen

Madrilen eta Bartzelonan askatu dituzte beste bi emakumeak. Denak nigeriarrak dira, bat adingabea. Lau pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak, gizakien salerosketa delitua egotzita.

AGENTZIAK | ERREDAZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prostituitzera behartutako hiru emakume nigeriar, bat adingabea, askatu ditu Polizia Nazionalak. Gizakien salerosketa sare batek behartzen zituen prostituzioan aritzera. Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan askatu dituzte emakumeok.

Sarearekin zerikusia dutelakoan, lau lagun atxilotu ditu Poliziak; bi, Madrilen, eta Gasteizen eta Parlan, bana. Operazioan, hainbat etxebizitza miatu dituzte, eta Polizia iturriek zabaldu dutenez, material informatikoa, sakelako telefonoak eta dokumentazioa atzeman dute.

Lehen ikerketen arabera, salerosketa sareak Nigerian bertan bahitzen zituen emakumeak, eta handik Ceutara eramaten zituen. Han ezkutatuta izaten zituzten, Penintsulara eramateko garraiobide bat lortu arte. Kasu gehienetan, ibilgailuen aurreko panelean ezkutatuta eramaten zituzten emakumeak toki batetik bestera. Ondorioz, Poliziak oharrean gaineratu duenez, erredura larriak izaten zituzten bahitutako emakumeok.

Biktimetako batek deklaratu ondoren, ikerketa abiatu zuen Poliziak, eta, batez ere, EAEn eta Madrilen aritzen zen sare bat atzeman zuten. Bi erkidego horietan, azpiegitura zabala eta sare antolatua zituen, Poliziaren esanetan.

Bahitutako emakumeak kontrolatzen zituen bi pertsona, biak emakumeak, identifikatu zituzten ikertzaileek Madrilen eta Gasteizen, bi horiek biltzen baitzuten biktimek prostituzioaren bidez lortzen zutena. Bahitutakoak ihes egin ez zezaten prostituzio-etxeetan kontrol lana egiten zuen emakume talde bat ere atzeman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Albisteak