Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

EH Bilduk Eibarren izandako sexu-eraso bat salatu du

Hala, larunbatean emakume batek Eibarren jasan zuen eraso matxista salatzeko ekitaldietan parte hartzeko deia egin du.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk salatu du larunbatean Eibarren emakume batek sexu-erasoa jasan zuela etxera itzultzen ari zenean. Hala, gertakaria gaitzesteko mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Koalizioren arabera, "azken eraso honek erakusten du emakumeek pairatzen duten indarkeria matxista ez dela isolatua".

"Emakumeen aurkako abusuak eta jazarpenak giza eskubideen urratze larriak dira, eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun sozialen adierazpiderik bortitzena", azpimarratu du EH Bilduk.

--------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Eibar argazkiak EH Bildu Araba Albisteak