Gizartea -

Gaztak

Ataungo gazta batek bi sari lortu ditu World Cheese Awards lehiaketan

Guztira, Euskal Herriko 32 gazta saritu dituzte nazioarteko txapelketa horretan.

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ataungo (Gipuzkoa) Troskaeta gaztandegiak bi sari eskuratu ditu World Cheese Awards nazioarteko ekimenean. Birminghamen (Erresuma Batua) egin dute aurten.

Hain zuzen ere, Idiazabal jatorrizko deiturak agiri batean azaldu duenez, gaztandegi horrek urrezko domina bat eta artzai gaztaren 'Farmhouse and artisan cheese' golardoa jaso ditu.

Idiazabaleko gazten artean, J. Aranburuk super-urre domina bat jaso du. Gainera, Urdaxeko Bengoetxea gaztandegiak ere urrezko bat lortu du. Euskal Herriko gaztek zilarrezko 13 domina eta brontzezko 15 eskuratu dituzte.

Orotara, mundu osoko 2.745 gazta lehiatu dira txapelketan. Suitzako Gruyere gazta hautatu dute munduko onena.

2016an, Donostian egingo dute World Cheese Awards lehiaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Idiazabal Gazta Goierri