Gizartea -

Memoria historikoa

1936ko gerran fusilatutako 7 lagunen arrastoak topatu dituzte Iberon

Indusketa lanak Zurbau inguruan egiten ari dira; 20 bat lagun fusilatu eta bertan lurperatu zituztela uste dute.

1936ko gerran fusilatutako zazpi pertsonaren arrastoak topatu dituzte Iberon. Argazkia: EFE
1936ko gerran fusilatutako zazpi pertsonaren arrastoak topatu dituzte Iberon. Argazkia: EFE
Zazpi pertsonaren gorpuzkiak topatu ditu Aranzadik Iberon

1:23

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranzadi Zientzia Elkartea indusketak egiten ari da Iberon, 1936ko kolpe militarraren ostean fusilatu eta hobiratu zituzten herritarrak bilatzeko asmoz. Gutxienez, zazpi pertsonaren arrastoak topatu dituzte;

Zurbau parajean egiten ari diren lanak beste bospasei egunez luzatuko ditu Aranzadi. Toki horretan 25 eta 30 pertsona arteko gorpuzkiak egon daitezkeela uste dute. 1978an, Larragako herritarrek hogei bat gorpu aurkitu zituzten bertan. Oraingoz, lau gorpu osorik aurkitu dituzte.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek parajea bisitatu dute gaur goizean. Paco Etxeberria forentseak Nafarroako Gobernua Foru Komunitatean gorpuak hobitik ateratzeko lanetan egon izana azpimarratu du. "Lehen aldia da", helarazi du.

Gorpuak hobitik ateratzeko lanak Nafarroako Gobernuak emandako laguntzen barnean egiten ari dira, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Aranzadi Zientzia Elkartearekin, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearekin (AFFNA-36) 'Amapola del Camino' Memoriaren aldeko Nafarroako Herrien Koordinakundearekin, Oltza Zendeako ordezkariekin eta senideekin beraiekin egindako bilkuren ondoren.

Senideez eta AFFNA-36ko kideez gain, Oltza Zendeako Moises Garjon alkatea eta udalerriko bizilagunak ere hurbildu dira bertara, ingurua egokitzen ari direnak memoria historikoaren mugarri bat altxatzeko.

Larunbatean hasi ziren lanak eta orain arte zazpi gorpuzki topatu dira, haietako lau gorpu osoak, metro bateko sakoneran. Iruñeko hamaika bizilagun, Garesko sei, Obanosko beste sei ere, Uharte Arakilgo hiru (haien artean, alkatea), Berbintzanako bi eta Ondarroako beste bat lurperatuta daudela uste da, batzuek besteengandik 'pilo' txikietan bereizita.

Fusilatuen artean, Iruñeko talde sozialistako, UGTren sortzaile eta Iruñeko zinegotzi Gregorio Angulo Martinena ageri da. Bertan dago ere, hiriko beste zinegotzi bat –Jose Roa Garcia– eta kolpe militarraren uneko UGTko militanteak, bai eta beste filiazio politiko batzuetako pertsonak ere (CNT, IR…). Toki horretaraino bertaraino hurbildu dira gaur goizean PSN eta UGTko idazkari nagusi María Chivite eta Javier Lecumberri.

Oroimean eta justizia

Ollo kontseilariak azpimarratu duenez, lan horiek "berandu" egin dira, baina nabarmendu du Nafarroako Gobernuak "oso argi duela" gorpuak hobitik ateratzeko lanak "lehentasunezkoak" eta "premiazkoak" direla, beren senideak bilatzen ari diren zuzeneko familiarrak baitaude oraindik. "Nafarroako Gobernuak oso argi du pertsona horientzako justizia, erreparazioa eta egia egon behar direla", esan du eta, jarraian, 80 urtez memoria bizirik mantendu duten elkarte, senide eta ikertzaileei eskerrak eman dizkie. 2016. urterako, Aurrekontuen proiektuak 75.000 euro esleitzen ditu Aranzadi elkartearekin izenpetutako hitzarmen baten barnean.

Paco Etxeberria forentseak adierazi duenez, berriz, gorpu guztiak ezin dira beti topatu edo identifikatu. "Ezingo ditugu guztiak aurkitu, baina berreskuratzen den gorpu oro guztiona da", azaldu du. Gorpuak hobitik ateratzeko lanetan, erakundeek, Gobernua eta udala, erakutsitako "sentsibilitatea eta inplikazioa" eskertu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Aranzadi Zientziak lurpetik ateratzea Frankismoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Paco Etxeberria albisteak