Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi emakumezkok sexu-eraso saiakera jasan dute Durangon

Durangoko Udalak gertakariak gaitzetsi ditu eta bere bitarteko guztiak biktimen eskuragarri jarri dituela jakinarazi du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi emakumezkori sexu-erasoa egiten saiatu ziren larunbat goizaldean, Durangon, Udalak jakitera eman duenez.

Berdintasun Kontseiluak eta Batzordeak azaldu duenez, Udalak eraso horiek eta emakumeenganako ezein eraso gaitzesteko adierazpena onartu du.

Era berean, biktimei babesa helarazi die eta Udalak dituen “bitarteko guztiak” haien eskuragarri jarri ditu.

Amaitzeko, Plataforma Feministak Durangoko Andra Mari Elizaren aurrean ostegunero egiten duen elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die Durangoko Udalak herritarrei.

_____________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Durango argazkiak