Gizartea -
Gabonak
Olentzerok haurrak hartuko ditu gaur Bilboko Arriaga antzokian
11:00ak eta 14:00ak bitartean izango da umeekin.
Agentziak | Erredakzioa
Olentzerok Bilboko Arriaga antzokian hartuko ditu gaur haurrak, 11:00ak eta 14:00ak bitartean.
Olentzerorekin hitz egiteko txanda sistema bat ezarriko dutela azaldu du Udalak. Horretarako, 1.500 txartel banatuko dituzte. 10:00etan banatzen hasiko dira, Areatzan dagoen txurro-dendaren ondoko etxetxo batean.Hurbiltzen den heldu bakoitzak gehinez jota hiru hartu ahalko ditu (umeekin doazen nagusiak ez dute ticketik behar).
Lehenengo 500 zenbakiak dituztenak, Arriagan 11:00etatik 12:00etara sartuko uste du Udalak; 501etik 1.000raino, 12:00etatik 13:00tara; eta 1.001etik 1.500era 13:00etatik14:00etara.
Arriaga Antzokiaren kanpo aldean bi plasma monitore instalatuko dira, sarrera-ordenerako zenbakiak agertuko direlarik. Txanda galduz gero, ezin izango da beranduago sartu. Antolaketa hau ezinbestekoa izango da Olentzero agurtu nahi duen ume kopurua dela eta.
Itxaroteko denbora taretan, Arriaga plaza txikienentzako jarduerez animatuko da, hiru mago, egurrezko jokoak eta maquillaje tailerrak.
Harrera Bilboko kaleetan
Atzo heldu zen Bilbora Olentzero, opari mordoarekin aurten ere. Eguerdian EiTBko egoitzan izan zen, eta arratsaldean ibilbidea egin zuen Kale Nagusitik, bere lagun-talde magikoarekin, eta ume eta helduak agurtu zituen Arriaga antzokiaren balkoitik.
Kalejiran eta Arriagako ikuskizunean, 80 artista baino gehiago eta ia 30 teknikari aritu ziren.
Eguberrietan haurren artean ilusioa banatzen duen ikazkin famatuak goizean hartu zituen umeak EiTBko egoitzan. Gero, 18:00ak aldera, agertu zen Moyua plazan, egurrezko ‘pottoka’ handiaren gainean. Mari Domingi, galtzagorriak eta Basajaun izan zituen lagun.
Kale Nagusitik ibilbidea egin ondoren, Arriaga antzokira heldu zen da kalejira, eta Olentzerok Gabon-kantak abestu zituen antzokiko balkoian.