Gizartea -
Drogaren aurkako operazioa
10 kilo metanfetamina atzeman dituzte Bilboko aireportuan
Maleta baten barruan ezkutatuta zegoen droga, hiru xaflatan banatuta eta plastikoz estalita.
Agentziak | Erredakzioa
Ia hamar kilo metanfetamina atzeman dizkiote gizonezko brasildar bati, Bilboko aireportuan. Guardia Zibilak eta Zerga Agentziak elkarlanean burutu dute operazioa.
Abenduaren 16an atzeman zuten droga; maleta baten barruan ezkutatuta zegoen, hiru xaflatan banatuta eta plastikoz estalita. Kanpoaldean 'Gold' izena zuten jarrita, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Droga zeraman gizonezkoa aireportuan bertan atxilotu zuten: Amsterdametik joan zen Bilbora, eta Poliziaren arabera, egun horretan bertan Brasilerako bidea hartzekotan zen.
Atzemandako drogak merkatuan 451.324,72 euroko balioa duela jakinarazi du Barne ministerioak.