Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Alacanten, emaztea kolpeka hiltzea egotzita
Gizonak aitortu egin du harri batekin kolpeak eman zizkiola Villenako etxebizitza batean hilda aurkitu duten emakumeari.
agentziak | erredakzioa
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du bere bikotekidea indarkeria zantzuekin hilik topatu ostean, Villenan (Alicanten). Gizonak aitortu egin du harri batekin kolpeak eman zizkiola emakumeari, Efe albiste-agentziak jakitera eman duenez.
36 urteko hildako emakumearen gorpua 13:30 aldera aurkitu dute, erdi erorita dagoen etxe batean, Villenako erdigunetik bi kilometrora, 112 Larrialdi zerbitzuen abisua jaso eta gero. Biktimak atzo afaldu zuen jatetxe batetik oso gertu omen dago etxe hori.
Guardia Zibilak biktimaren bikotekidea atxilotu du badaezpadako neurri gisa, eta, gero, atxilotuak aitortu egin du emazteari harri batekin kolpeak eman zizkiola eztabaida baten ostean.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.