Gizartea -

Suteak

Urtezahar gauean piroteknia erabiltzeko aholkuak eta debekuak

Eguraldiaren eraginez, su-artifizialik ez botatzea gomendatzen da, suteak pizteko arriskua areagotzen duelako.

Petardoak eta suziriak: zer egin ahal dugun, eta zer ez

1:52

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak 'globo txinatarrak' eta piroteknia materiala ez erabiltzeko deia egin du, basoan suteak pizteko "arriskua handia" delako.

Larrialdien Arretarako eta Meteorologia Zuzendaritzak gogorarazi du egunotan horren garrantzitsuak diren su-artifizialak "arrisku potentziala" direla egungo egoeran.

Izan ere, Euslameten arabera, euri pixka bat egingo badu ere, Euskal Autonomia Erkidegoan antizikloiak dira nagusi, hego-haizearekin, hezetasun urriarekin eta tenperatura altuarekin.

Horregatik, su-artifizialik ez botatzea aholkatzen du, eta baimenak emateko ardura duten aldundiek sastrakak erretzea debekatu dutela azpimarratu du.

Bestalde, petardo eta piroteknia material txikiaren kasuan "zuhur" jokatzeko deia egin du.

Pirotekniaren debekua

Iruñean eta Donostian piroteknia erabiltzea debekatuta dago, urte osoan, baita Urtezahar gauean ere, baimen berezirik izan ezean; baina Bilbon eta Gasteizen posible da erabiltzea.

Hala ere, Arabako hiriburuan 00:00etatik 00:15era soilik erabili ahal dela dioen araua jarri dute berriro indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia Iruñeko argazkiak Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Suteak bideoak Gasteiz Gaurko azken ordukoa