Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek emaztea hil du tiroz Almerian

23 urteko emakume baten eta 62 urteko gizon baten gorpuak aurkitu dituzte. Tiroz egindako zauriak zituzten.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 23 urteko emakume baten eta 62 urteko gizon baten gorpuak aurkitu ditu gaur Adran (Almeria). Izatezko bikotea osatzen zuten, eta Andaluziako Gobernuak baieztatu du krimen matxista bat izan dela. Tiroz egindako zauriak zituzten.

Almeriako Guardia Zibilak baieztatu du 11:30 aldera aurkitu dituztela gorpuak etxebizitza batean, eta ikerketa abian jarri du.

 

 

 

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Albisteak