Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekidea hil du Madrilen

Gizona polizia-etxera bertaratu da, eta aitortu egin du emakumea hil duela. Horregatik, atxilotu egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bikotekidea hil du astelehen honetan Madrilen. Poliziak jakinarazi duenez, biktima 43 urtekoa zen.

Gizona, 41 urtekoa, polizia-etxera bertaratu da, eta aitortu egin du bikotekidea hil duela. Horregatik, atxilotu egin dute.

Poliziaren arabera, duela zenbait urte biktimak salaketa jarri zuen tratu txarrengatik, baina egun bikotekideak ez zuen urruntze agindurik.

Gertakariak 18:15 inguruan jazo dira. Gizonezkoa Hortalezako komisariara joan da eta emazteari “zerbait txarra” egin diola aitortu du. Poliziek etxera eraman dute eta emakumea ohe gainean hilda topatu dute, itota.

Samurreko langileak ere bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin emakumearen bizitza salbatzeko.

Iaz, 56 emakume hil ziren Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz, 2014an baino hiru gutxiago, Osasun Ministerioaren arabera.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainia Eguneko albisteak