Gizartea -

Genero indarkeria

Hiru emakume hil dituzte bikotekideek Estatuan 2016ko lehen egunetan

Badajozen izan da azken kasua. Emakume gazte baten gorpua topatu zuten atzo urtegi batean. Gizon bat atxilotu dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean Alangeko urtegiko (Badajoz) uretan topatu zuten neska gaztearen heriotzak indarkeria matxistarekin zerikusia duela jakinarazi du Extremadurako Juntak. Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du, hilketarekin zerikusia duelakoan.

Urtegiaren inguruan paseoan zebilen herritar batek uretan gorpu bat zegoela ohartarazi zien larrialdi zerbitzuei, 11:00ak aldera. Gorpuak kolpeak jaso izanaren arrastoak zituen, ikerketa iturrien arabera. Epaileak sekretupean jarri du auzia eta ikerketa abiatu du.

Extremadurako Juntak hilketa matxista gaitzetsi du ohar batean.

Badajozeko honekin, jada hiru dira 2016 honetan genero indarkeriagatik hildakoak. Bi emakume hil zituzten bikotekideek Madrilen eta Guadalajaran, urtarrilaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren. Iaz 57 emakume hil zituzten.

 

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Albisteak