Gizartea -
Heriotza
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Sopelako Barinatxe hondartzan
66 urteko gizonezko bat da. Gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute autopsia egiteko.
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
66 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute igande honetan Sopelako Barinatxe hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Aipaturiko iturrien arabera, eguerdia baino lehen topatu dute gorpua kanpadenda batean, txakur bat alboan zuela.
Barinatxeko hondartzara bertaratu diren Larrialdi zerbitzuetako kideek gizonezkoaren heriotza baieztatu dute. Gorpua auzitegiko institu anatomikora eraman dute autopsia egiteko. Segurtasun Sailak adierazi duenez, ez dute indarkeria zantzurik topatu tokian bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea