Gizartea -

IRUÑEA

Baimendutako alkohol-tasa seikoiztu egin du gidari batek Iruñean

Auto bat bidetik atera da bart Iruñean, hilerrirako bidean, eta gidaria atxilotu egin dute, baimendutako alkohol-tasa baino sei aldiz handiagoa eman baitu alkoholemia-proban.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-gidari batek baimendutako alkohol-tasa seikoiztu egin du bart Iruñean, eta, ondorioz, atxilotu egin dute, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Udaltzaingoak zabaldutakoaren arabera, ibilgailu bat errepidetik atera da bart, hilerrirako bidean, eta Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu denean, eta istripua izaten den guztietan ohikoa den moduan, alkoholemia-proba egin diote, eta, esan bezala, gehienez ere onartutakoa halako sei eman du.

Iruñeko Udaltzaingoaren esanetan, guztira 10 zirkulazio-istripu izan ziren atzo Nafarroako hiriburuan, eta sei pertsona zauritu ziren; horietako bat, larri.

Istripu larriena Sanduzelai auzoan gertatu zen, atzo eguerdian. Bi autok elkarren kontra jo zuten, eta bietako bat iraulita geratu zen errepidean. Lau lagun zauritu ziren bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Iruñea gaur Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa