Gizartea -
Hilketa matxista
Gizon batek emazte ohia hil du Tarragonan
Vila-Seca herriko kale batean, tiro egin dio, eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
59 urteko gizon batek 43 urteko emakume bat hil du gaur, tiroz, Vila-Seca herrian (Tarragona). Hilketa egin ostean, bere buruaz beste egin du.
Ikerketaren iturriek jakinarazi dutenez, hilketa matxista 09:30ean jazo da, kalean, Les Creus eta Sant Bernart Calbo kaleen arteko bidegurutzean. Gizonezkoak emazte ohia hil du, eta, ondoren, bere buruari egin dio tiro.
Emakumea bertan zendu da, eta gizona larri zauritu da. Bertaratutako larrialdi zerbitzuek suspertzea lortu dute, eta Tarragonako Joan XXIII ospitalera eraman dute. Handik gutxira zendu da.
-------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.