Gizartea -

Lan-istripua

Prekarietateak hil egiten duela salatu dute sindikatuek Barakaldon

ELA, LAB, ESK, ESTEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek asteleheneko lan-istripua salatu dute. Langile bat bosgarren solairutik erori zen, etxebizitza bat eraikitzeko lanetan ari zela.

Barakaldon astelehenean hil zen langilearen istripua salatu dute. Argazkia: EiTB
Barakaldon astelehenean hil zen langilearen istripua salatu dute. Argazkia: EiTB
Barakaldon astelehenean hil zen langilearen istripua salatu dute. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin du Barakaldoko Bide Onera plazan, joan den astelehenean izandako lan-istripua salatzeko. “Egoera deitoragarria eta onartezina da”, azpimarratu dute.

'Lan-istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea!' lelopean bildu dira aipatu sindikatuetako langileak.

Joan den astelehenean behargin bat hil zen Bizkaiko udalerri horretan, etxebizitza bat eraikitzeko lanean ari zela, bosgarren solairutik erorita.

Leire Heredia ELA sindikatuko ordezkariak esan du hildako langilea behargin autonomoa zela eta bestelako daturik ez dutelako. “Oraindik ez dugu jaso Osalanen behin-behineko txostena eta gure aldetik informazio biltzen saiatu gara, baina ez dugu ezer lortu”, deitoratu du.

Elkarretaratzearen bitartez langilearen senide eta lagunei “babesa” helarazi nahi izan diete, baita laneko segurtasunari dagokionean dauden gabezia eta urraketak salatu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Barakaldo Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Eguneko albisteak Steilas azken ordukoa ESK sindikatua gaur