Gizartea -

Eguraldia

Elur-maila 400 metrotan izango da ostiral honetan, Nafarroan

Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 47 makina aterako ditu errepideetara arazoak ekiditeko asmoz.

Ibañeta. Artxiboko irudia
Ibañeta. Artxiboko irudia
Ibañeta. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen orduetan elur-maila 400 metrotaraino iritsiko dela eta,  elurra kentzeko 47 makina izango dira Nafarroako errepideetan lanean, ostiral honetako goizeko 05:00etatik aurrera.

Elurra kentzeko makinak AP-15 autobidean eta Sakanako ( A-10), Leitzarango (A-15) eta Pirinioko (A-21) autobiatan izango dira, baita Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A eta Baztan eta Ipar Euskal Herria lotzen dituen N-121-B errepideetan ere.

Horrez gain, elurra kentzeko makinak ondoko mendateetan izango dira: Artesiaga, Belate, Egozkue, Erro, Ibañeta, Lerga, Lizarraga, Loiti, Markalain, Meano, Mezkiritz, Aralarreko San Miguel, Urbasa eta Urkiaga. Era berean, Goñi, Ultzama eta Pirinioko harenetan izango dira.

Nafarroako Gobernuak arreta handiz gidatzeko deia egin die herritarrei, Nafarroa iparraldean elur-maila 800-900 metrotatik 400 metroraino jaitsiko delako ostiral honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Eguraldia Donostia Elurra Gaurko azken ordukoa