Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Abisu horia ezarri dute biharko Araban, hotzagatik eta izotzagatik
Gauerditik astelehen goizeko bederatziak arte egongo da indarrean abisu horia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du astelehenerako Araban, hotzagatik eta izotzagatik.
Abisu horia gauerditik astelehen goizeko bederatziak arte egongo da indarrean, Arabako zenbait tokitan izotz txikia egin dezakeela eta.
Gaur, igandea, Iturrietan, Arabako herririk garaienean (972 metro), zeroz azpitik 8,8 gradu neurtu dituzte. Agurainen, berriz, zerotik 3,5 gradu izan dituzte.
Arabako Foru Aldundiak Neguko Bide Zaintza plana aktibatu du errepideak garbi mantentzeko. Hala, Miñoi patruila bat Azazeta mendatean egongo da, une oro, izotzak edota elurrak errepidean eragin ditzaketen arazoei aurre egiteko.
Guztira, 17 langile, elurra kentzeko 6 makina eta miñoi patruila bat prest daude.