Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Ertzaintza sexu-eraso bat ikertzen ari da Errenterian
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumeak salatutako erasoa goizaldean gertatu da.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak ikerketa jarri du abian Errenterian (Gipuzkoa) emakume batek ustez jasan duen sexu-eraso bat argitzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa goizaldean gertatu dela uste dute.
Ertzaintzak emakumearen salaketa jaso ostean hasi du ikerketa.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea