Gizartea -
Memoria historikoa
Galdakaok hilabeteko epea eman die auzokideei ikur frankistak kentzeko
Aperribai auzoko hainbat komunitatetako eraikinetan ikur frankistak daude oraindik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Galdakaoko (Bizkaia) Udalak hilabeteko epea eman die Aperribai auzoko hainbat auzokide komunitateri, euren eraikinetan dituzten ikur frankistak kentzeko. Hala egin ezean, Udalak berak egingo duela ohartarazi du.
Kaleetako ikur frankistak kentzea memorioa historikoa berreskuratzeko Galdakaoko Udalak abiatutako neurrietako bat da.
Plan horren baitan, gerra zibileko eta diktadurako biktimak aintzatesteko adierazpen bat onartu zuen Udalak 2006an.
Halaber, herrian ikur frankistarik ikustekotan, horren berri emateko deia egin die Udalak herritarrei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea