Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Barakaldon adin txikiko bat ustez bortxatu zuena, libre karguekin
20 urteko gaztea pasa den ostegunean atxilotu zuten eta epailearen aurretik igaro ostean, biktimarengandik urruntzeko agindua jaso du.
Erredakzioa
Barakaldon adin txikiko neska bat bortxatzea leporatuta atxilotu zuten 20 urteko gizonezkoa karguekin libre utzi dute, eta biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri diote epailearen aurretik igaro ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gaztea Barakaldoko dantzaleku batean, otsailean, adin txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita.
Otsailaren 27an, adin txikiko neskatoa polizia-etxera bertaratu zen goizaldean gizonezko batek sexu-gehiegikeriak egin zizkiola salatzeko, eta hori Barakaldoko dantzaleku batean gertatu zela jakinarazi zien.
Aipatu iturriaren arabera, gazteak salatu zuen komunean sartzera behartu zuela gizonak eta "indarrez gizonezkoen komunean sartu eta bertan bortxatu zuen".