Gizartea -

Iragarpena

Euskal kostaldea, alerta laranjan asteazkenera arte

Bospasei metroko olatuak espero dira. Asteazken arratsalderako, itsasoa apur bat baretuko da, baina abisu horia izango da indarrean.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasaldeko arriskuagatik alarma gorria altxatu eta alerta laranja ezarri du gaur Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Asteazkenera arte izango da indarrean, ohar batean zehaztu duenez.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, sei metroko olatuak espero dira gaur, eta iluntzean zazpi metrorainokoak izan daitezke.

Hala, bi alerta laranja ezarri dituzte: bata kostaldean, kalteak izan daitezkeelako 15:00etatik 20:00etara, eta bestea, nabigazioari dagokiona, gauerdira arte.

Asteazken goizean, zertxobait jaitsiko da olatuen altuera, bospasei metroan geratuko baita. Arratsalderako, baina, alerta maila jaitsi du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, eta abisu horia ezarri du. Lau metroko olatuak izango direla aurreikusi dute.

Dena dela, itsasgorarekin (05:42an eta 18:06an izango da) erne ibili beharko dela ohartarazi du Jaurlaritzak, lau metro eta erdiko maila gaindituko baitu.

Abisu horia osteguneko 08:00ak arte izango da indarrean.

Itsasaldeko arriskuaz gain, haize bolada gogorretatik abisu horia ezarri du Meteorologiako Zuzendaritzak. Haizeguneetan 110 km/h-ko abiadura eta haizeguneetatik kanpo 90 km/h-koak izango dira ufadak. Batez ere Bizkaian eta Araban joko du haizeak zakar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Alerta meteorologikoak argazkiak EAE Eguraldia argazkiak Gaurko azken ordukoa