Gizartea -

LAPUEBLA DE LABARCA

Ebro ibaira erori zen gizonezkoaren gorpua topatu dute Lapueblan

Urtarrilaren 12an erori zen 72 urteko gizonezko errioxarra Ebro ibaira, Lapuebla de Labarca parean.

Foto: SOS Deiak
Foto: SOS Deiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtarrilaren 12an Ebro ibaira, Lapuebla de Labarca parean, erori zen 72 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute bilaketa taldeko kideek. Hain zuen, herri horretan bertan topatu dute gorpua, ibaia zeharkatzen duen zubitik 500 metrora.

Fuenmayorrekoa (Errioxa) zen gizonezkoa, eta Ebro ibaira erori zen Lapuebla de Labarcan. Haren senide batek eman zion Ertzaintzari ezbeharraren berri.

Bilaketa talde bat jarri zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak: Ertzaintza, suhiltzaileak eta Guardia Zibila elkarlanean aritu dira bilaketa lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak