Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Galizian
Emakumearen bi seme-alabak (adingabeak biak) krimenaren lekuko izan dira. Gizona atxilotu egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita bederatzi urteko gizon batek ustez bikotekidea, 40 urteko emakume bat, hil du Becerrea herrian (Lugo, Galizia), eta Poliziak atxilotu egin du.
Krimena 18:00etan gertatu da. Antza denez, gizonak ehiza-eskopeta batekin tiro egin dio emakumeari ordu horretan.
Biktimaren bi seme-alabek ikusi egin dute hilketa, eta horietatik gazteena, 16 urtekoa, zauritu egin da, bala batek errebotatu egin baitio.
Bi seme-alabak adingabeak dira (17 urte ditu zaharrenak), eta ustezko hiltzailea ez da horien aita.
______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.