Gizartea -

Malaga

Fuengirolan hildako emakumearen autopsia ez da argigarria izan

Autopsiak ez du argitu emakumearen heriotza senarrak eragin zion.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fuengirolan (Malaga) ostiralean hilik agertu zen 70 urteko emakume daniarraren heriotza ikertzen ari dira oraindik, hilotzari egindako autopsiak ez baitu erabateko ondoriorik eman. Izan ere, autopsiako emaitzetatik ezin ondoriozta daiteke senarra (70 urteko daniarra) izan zenik heriotzaren eragilea.

Fuengirolako 4. Auzitegiak hartu zuen bere gain jazoera argitzeko ardura, emakumearen hilotza eskaileratan botata aurkitu ostean, indarkeria zantzuak zituela.

Bikoteak denbora asko zeraman bananduta, eta, iturri ofizialen arabera, oraindik ezin da zehaztu indarkeria matxista kasu bat denik.

Aurreko igandean beste emakumezko bat larri zauritu zen Fuengirolan, hirugarren pisutik behera erorita. Poliziak haren bikotekidea atxilotu zuen gertaera horrekin zerikusia zuelakoan, eta, epailearen aurrean deklaratu ondoren, epaileak kartzelara bidali zuen, behin-behinean. Poliziak ikerketa abiatu du, eta genero indarkeriaren kasu bat bailitzan hartu du.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gizartea Gaurko azken ordukoa