Gizartea -

DONOSTIA

Zabaldu dute Pasealeku Berria, denboraleagatik itxi ondoren

Bederatzi egunez egon da itxita, joan den astean euskal kostaldea astindu zuen denboralea dela eta. Eneko Goia alkateak esan duenez, kaltetutako guneetan 'segurtasuna bermatzeko neurriak' hartu dira.

Donostiako Paseo Berria, gaur. EiTB.
Gaur zabaldu dute Donostiako Pasealeku Berria

AGENTZIAK |ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Pasealeku Berria gaur zabaldu dute, bederatzi egunez itxita egon ondoren. Joan den astean euskal kostaldea astindu zuen denboraleagatik itxi behar izan zuten, oinezkoentzat eta trafikoarentzat. 500.000 euroko kalteak eragin zituen denboraleak Gipuzkoako hiriburuan hiri ondaretan.

Eneko Goia hiriko alkateak gaur, hedabideen aurreko agerraldian, jakitera eman duenez, arratsaldeko lehen orduan zabaldu dute Pasealeku Berria. Joan den astean izandako denboraleak kaltetutako guneetan segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dituztela ziurtatu du Goiak.

Besteak beste, 60 metro karratu bide-zoru berritu beharko du Udalak toki horretan, eta olatuek botatako 30 metro harresi berritu. Metalezko baranda ere bi gunetan apurtu egin zen.

Alkateak gaineratu duenez, 39 eserleku, hainbat farola eta zabor-ontzi, eta mendi hegala babesteko jarritako hesi zati bat ere konpondu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea