Gizartea -

SEXU-ERASOA ARABAN

Adingabe batzuek sexu-erasoak ekiditeko laguntza eskaini dute

Bi adingabe akusatu dituzte iragan larunbateko inauterietan bi neskei sexu-erasoa egiteagatik. Akusatuen lagunek gutun bat idatzi diote Arabako Foru Aldundiari, gertatutakoa deitoratuz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bideberria abegi-zentroko bi adingaberi leporatu diete joan den inauterietan Gasteizen izandako sexu-erasoa. Orain, zentro horretako 15 lagun prest agertu dira honelako gertakariak saihesteko, eta hala jakinarazi diote Arabako Foru Aldundiari, gutun bidez.

Sexu-abusuengatik akusatutako bi adingabe aljeriarrak Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapetik at geratu ziren hilaren 12an. Epaitegian deklaratu eta taldeko ezagutza-saio batean parte hartu eta gero, bi biktimek erasotzaileak ezagutu zituzten.

Erasoak Gasteizko Zapatari kaleko taberna batean  jazo ziren, iragan larunbat-inauteriko gauerdi aldera. Bi neskari eraso egin zieten eta itxuraz zirriak egin zizkieten. Tabernako zerbitzari bat euren alde atera zen, baina auzipetuek beirazko botilak apurtu eta mehatxu egin zioten. Gizonak ere salaketa bat aurkeztu zuen jasan zuen eraso saiakeragatik.

Arabako Aldundiko iturriek gaur azaldu dutenez, Bideberria II moduluko bi adingabeen hamabost kideek ez dute asteburu honetan zentrotik atera nahi izan,  etsituta baitaude "esaten ari den guztiagatik". Gainera, hezitzaileekin sexu-erasoak eta emakumeekiko harremanak bezalako gaiak hausnartu ondoren, testu bat idaztea erabaki dute.

Barkamen gutuna

Adingabe atzerritarrek gutun bat bidali diote gaur Arabako Foru Aldundiari. Bertan "barkamena" eskatu dute erasoengatik  eta "Poliziarekin, biktimen familiarekin eta hiritarrekin" lan egiteko prest azaldu dira halakoak ez gertatzeko. Halaber, adingabeek diote "sexu-eraso bat oso larria” dela.

EFEk jakin ahal izan duenez, adingabeek diote ez luketela nahi euren "senideek eta lagunek halakorik jasatea", eta "herrialde bateko pertsona guztiak" ez direla gaiztoak azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Mundu matxista Arabako Foru Aldundia albisteak Gaurko titularrak Sexu erasoak