Gizartea -

Aste Santuko irteera operazioa

Zirkulazioa bere onera etortzen ari da euskal errepideetan

Gaur goizean ilara luzeak izan dira Muskizen, Biriatun eta Armiñonen. Zirkulazioaren egoerari buruzko telefono zenbakia: 902 112 088.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko oporren irteera operazioko bigarren egunak arazo ugari sortu ditu gaur goizean euskal errepide sare nagusiko toki batzuetan, baina 14:30erako zirkulazioa bere onera etortzen hasi da.

Hain zuzen ere, honakoak izan dira ''puntu beroak'':

- N-1 errepidea Armiñon (Araba) parean, Madrilerako noranzkoan.

- A-8 autobidea Muskiz (Bizkaia) parean, Kantabriarako noranzkoan.

- A-8 autobidea Biriatu parean, Frantziarako noranzkoan.

Orotara, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak uste du euskal errepideetan 325.000 joan-etorri izango direla Aste Santuan.

Zirkulazio dentsitate handiena gaurko 08:00etatik 15:00etara izango da irteera operazioan, eta asteleheneko 15:00etatik 22:00etara itzulera operazioan.

Gipuzkoan, operazioa asteartea arte luzatuko dute, mugan zirkulazio handia espero baitute.

Astelehenean Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa izango da, baina, dena dela, txapelketak ez du eraginik izango sare nagusiko errepideetan.

Euskaditik pasatuko diren bidaia gehienak lurraldeko beste puntu batzuetara edo alboko erkidegoetara joango diren euskal herritarrek egingo dituzte.

Aurtengo Aste Santuan, Euskadik beste 32 radar izango ditu. Horrenbestez, guztira 70 izango dira errepideetan.

7.500 kilo baino gehiagoko kamioiek, ibilgailu bereziek eta garraio arriskutsuak egiten dituztenek mugak izango dituzte egun hauetan zirkulatzeko.

Trafiko Zuzendaritzak indartu egingo ditu bere baliabideak, eta 902 112 088 telefono zenbakiaren zerbitzua ere.

eitb.com-en jarraipena

Egun hauetan, eitb.com-eko Albisteak zein Trafikoatariek errepide sare nagusietako irudi errealak ikusteko aukeraeskainiko dute, streaming bidez. Halaber, gorabehera guztien zerrenda trafikoa/errepideak atalean izango dira ikusgai.

Gainera, arazoren bat izanez gero, eskura izango dituzu trafiko telefono guztiak eta Europarantz bidaiatzekotan bazara, irakurri herrialdez herrialdeko zirkulazio arauak.

eguraldiaren garapena
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea