Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Irungo herritarrek neska gazte batek jasandako sexu-erasoa salatu dute
Irungo ehunka bizilagunek eta instituzio ezberdinetako ordezkari politikoek elkarretaratzea egin dute, 'Emakumeen aurkako indarkeriarik ez' lelopean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Irungo ehunka bizilagunek eta instituzio ezberdinetako ordezkari politikoek elkarretaratzea egin dute joan den larunbatean neska gazte bat sufritu zuen sexu-erasoa salatzeko.
Kontzentrazioa egin duten plaza erasoa gertatu zen tokitik hurbil dago.
Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen igandean, 18 urteko gaztea. Aske geratu zen epailaren esku utzi ostean.
‘Emakumeen aurkako indarkeriarik ez’ lelodun pankartaren atzean Jose Antonio Santano Irungo alkatea, udal-taldeetako zinegotziak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea izan dira, herritarrekin batera.
Irungo Udaleko taldeek goizean adierazpen instituzionala adostu dute, jarrera eta eraso sexista guztiak eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gaitzesteko. Horrelako jarrerak onartezinak direla nabarmendu dute.