Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Valentzian
Ustezko hiltzailea atxilotu gin dute. Catarroja herrian jazo da krimena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekidea hil du gaur Valentziako Erkidegoan, Catarroja herrian.
Segurtasun Indarrek atxilotu egin dute ustezko hiltzailea.
Ikerketaren iturrien arabera, hipotesi nagusia da indarkeria matxista kasua izan dela.
Ustezko erasotzaileak eta biktimak urtebete zeramaten elkarrekin bizitzen, eta ez zuten seme-alabarik.
Antza denez, hildako emakumeak ez zuen salaketarik jarri bikotekidearen aurka, baina bai, ordea, neska-lagun ohiak. Ustezko hiltzaileari kautelazko neurriak ezarri zizkioten salaketa horren ondorioz.
____________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.