Gizartea -
Istripua Gasteizen
Bi seme-alaba adingabeak autoan zeramatzan alkohol-tasa laukoiztuta
49 urteko gidariak ezbeharra izan zuen atzo Madril kalean. Gizonak mozkorkeria zantzu “argiak” zituen.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoa 49 urteko gidari bat ikertzen ari da, seme-alaba adingabeekin auto istripu bat izan eta baimendutako alkohol-tasa laukoiztu ondoren.
Arabako hiriburuko Udaltzaingoak gaur jakitera eman duenez, gertakaria atzo 19:15 aldera gertatu zen. Gidariak bere bi seme-alaba adingabeak zeramatzan autoan, eta ezbeharra izan zuen Madril kalean. Istripuan ez zen inor zauritu.
Argiketa udaltzainak bertaratu ziren eta gidariak mozkorkeria zantzu “argiak” zituela ikusi zuten.
Horregatik, udaltzainek alkoholemia proba egin zioten gizonari, eta 1.04 eta 0.95 miligramoko tasak eman zituen, baimendutakoa lau aldiz gaindituz.
Bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita atestatua egin zuen Udaltzaingoak, ondoren Guardiako Epaitegiari bidaltzeko. Egoera ikusita, patruila adingabeak etxera eraman zituen.