Gizartea -

PETRONOR

Koke-hauts isuria izan da Muskizen, Petronorren plantan

Eusko Jaurlaritzako teknikariak ingurua aztertzen ari dira. Konpainiatik esan dutenez, 'programatutako operazio bat' egiten ari zirela zabaldu da kanpora koke-hautsa.

Petronorrek Muskizen duen planta. Artxiboko irudia. EFE.
Petronorrek Muskizen duen planta. Artxiboko irudia. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koke-hauts isuria izan da goizean Petronorrek Muskizen (Bizkaian) duen lantegian, eta hautsa San Julian auzoan barreiatu da, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.

Emandako azalpenen arabera, "Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren arabera zulaketa eta mozketa operazio bat" egiten ari zirela jazo da isuria, 07:30 aldera. "Tamalez, zebilen haizearen eraginez, partikula horiek ez dira findegi barruan geratu" eta Muskizeko auzo horretan zabaldu dira.

Langileak gertatutakoaz berehala jabetu direnez, Udaleko Larrialdi zerbitzuei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Ikuskaritzari abisu eman diete, eta gunea garbitzeko eta bizilagunak ohartarazteko neurriak hartu dituzte.

Lerro hauek idazteko unean, Eusko Jaurlaritzako teknikariak ari dira gunea ikuskatzen.

Petronorrek "barkamena" eskatu du jazotakoagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak