Gizartea -
Kamiñaldeko lur-jausia
Kaltetuentzako dirua eskatuz iruzurra egiten ari dira Ondarroan
Gurutze Gorriaren izenean Kamiñaldeko luiziaren kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira. Hainbat herritarrek gaizkileen deia jaso dute dagoeneko.
E. Lotina | eitb.eus
Gurutze Gorriaren izenean Kamiñaldeko luiziaren kaltetuentzako dirua eskatzen ari dira Ondarroan (Bizkaia) iruzurgile batzuk, UdalBarriak atariak jakitera eman duenez.
Hainbat herritarrek jaso dute deia. Gurutze Gorriak baieztatu ostean, iruzur kasu bat dela azaldu du Ondarroako Udalak.
Iruzurgileek Gurutze Gorriaren izenean deitzen dute eta Kamiñaldeko lur-jausiak eragindako kaltetuentzako dirua eskatzen dute bukaeran.
Ondarroako Udalak herritarrak jakinaren gainean ipini nahi ditu eta antzeko dei bat jasotzen badute iruzur kasu bat izan daitekeela ohartarazi.