Gizartea -

Luizia

Ondarroako bizilagunak ezin dira orain etxeetan ezertarako sartu

Kamiñalden lurra kentzen duten bitartean, ezingo dira sartu. Dagoeneko 30 bat etxebizitza eskaini dizkiete bizilagunei eta aztertzen ari dira baldintzak betetzen ote dituzten.

Ondarroa
Ondarroa
Makinak hasi dira lanean Ondarroako Kamiñalden

1:32

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako (Bizkaia) Udalak luizi baten ondorioz etxetik atera dituzten bizilagunei jakinarazi die ezingo direla etxeetan sartu Kamiñalden lurra kentzeko lanak egiten ari diren bitartean.

Helburua 500.000 metro kubiko lur kentzea da, luizi gehiago izanez gero kaltea txikitzeko. Horretarako egunean 20 orduz lan egingo dute eta, segurtasun arrazoiak medio, lanek irauten duten bitartean bizilagunek ezingo dute etxebizitzetan sartu ezertarako.

Era berean, Alokabidek lanean jarraitzen du premia handiena duten bizilagunei etxe bat emateko lehenbailehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Ondarroa Gaurko azken ordukoa Luiziak gaur