Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Atxilotu bat Gasteizen, bikotekideari zaplaztekoa emateagatik

Gizonak erasoa aitortu du Gasteizko Udaltzaingoaren aurrean, eta genero indarkeria delitua leporatu diote. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, haren bikotekideari zaplaztekoa ematea egotzita. Bikotearen adin txikiko semea erasoaren lekuko izan ei zen.

Erasoa larunbat gaueko bederatziak eta erdiak aldera gertatu zen Gasteizko Salburua auzoan. Emakumeak berak deitu zuen 092 telefonora erasoaren berri emateko, Gasteizko Udaltzaingoak gaur jakinarazi duenez.

Udaltzainak erasoa izan zen bikotearen etxebizitzara gerturatu ziren eta biei deklarazioa hartu zieten. Gizonak erasoa aitortu zuen. Halaber, emakumeak masailean zauria zuen.

Hori dela eta, udaltzainek gizona atxilotu zuten genero indarkeria delitua leporatuta.

______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea Gasteiz Gaurko azken ordukoa Salburua