Gizartea -

Gertakariak

Helikopteroz eraman dituzte Bermeon eta Balmasedan eroritako bi lagun

Bi emakumeak Gurutzetan daude, erorikoa jasan ostean, Gaztelugatxeko Donianen bata eta Pandozales auzoan bestea. Ertzaintza bi kasuetan bertaratu da.

Gaztelugatxeko Donianen jazo da erorikoetako bat. Argazkia: EiTB.
Gaztelugatxeko Donianen jazo da erorikoetako bat. Argazkia: EiTB.
Gaztelugatxeko Donianen jazo da erorikoetako bat. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikopteroak bi emakume eraman ditu ostiral honetan Gurutzetako ospitalera; izan ere, erorikoak izan dituzte, batak Bermeon eta besteak Balmasedan. Ezbeharrak Gaztelugatxeko Donianen (Bermeo) eta Pandozales auzoan (Balmaseda) jazo dira.

Lehen abisua 11:00etan jaso bezain laster, Ertzaintzaren helikopteroak Gurutzetara eraman du Gaztelugatxeko Donianen erorikoa izan duen emakume bat. Baso-pista batean jausi da.

Segurtasun Sailak Europa Pressi jakitera eman dionez, abisua jasota Suhiltzaileak mugitu dira, baita anbulantziak, Ertzaintza eta haren helikopteroa ere. Azkenean, helikopteroak eraman du emakumea ospitalera.

Gerora, eguerdiko hamabiak aldera, Ertzaintzak beste abisu bat jaso du: neska batek erorikoa zuen pairatuta Pandozales auzoan, Balmasedan. Gazteak traumatismo anitz zituen, eta hori ere helikopteroz eraman dute Gurutzetara (Barakaldo).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Balmaseda Aritzatxuko hondartza